Cargando...

REBELIÓN CIENTÍFICA

Somos la comunidad científica rebelándose ante la inacción política frente a la crisis climática y ecológica
Únete a la Rebelión

Batu


1,5°C HELBURUAK HUTS EGIN DU. KLIMA IRAULTZA ORAIN!

Ba al du zentzurik ikertzen edo irakasten jarraitzeak, jakinda hurrengo urteetan gure planetak eta gizateriak kolapso sistemiko masiboari aurre egin behar diotela?

Jolasari jarraitu behar diogu hondamendira eraman gaituztenen atzetik?

Zein izango da gure papera historia honetan?

Zientzia komunitateko kide guztiei, akademikoei zein ikasleei, dei egiten diegu gurekin bat egin dezaten nazioarteko mobilizazio honetan, zientziari entzun diezaioten eta egoera honi aurre egiteko premiazko neurriak, erradikalak eta beharrezkoak, har ditzaten eskatzeko.

2022ko apirileko matxinadak mobilizatu zuen komunitate zientifikoa indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilean, gobernuen gelditasunaren aurrean beharrezko hizkuntza gisa, klima aldaketaren larritasuna jakinarazteko.

Sartu matxinada zientifikoan INKESTA hau betez.

Zergatik da beharrezkoa komunitate zientifikoak orain indarkeriarik gabeko desobedientzia zibileko ekintzetan parte hartzea?

“Delay means death”. Atzerapenak heriotza dakar, esan zuen A. Guterres NBEko idazkari nagusiak, IPCCren bigarren kapitulua argitaratu berritan.

Izan ere, IPCCren azken txostena ikaragarria da: berehalako hondamendiari aurre egin behar diogu, atzera bueltarik ez duen inflexio puntua gainditzen ari gara, gobernuak horren arabera jardun gabe.

Komunitate zientifiko gisa geure ohartarazpenak serio hartzen ditugula frogatzeko unea iritsi da; ezin diogu gizarteari jarduteko eskatu, komunitate zientifikoak hori egiten ez badu. Gure betebehar morala da desobedientzia zibileko ekintzetan sartzea, daukagun ezagutzaren legitimitatetik abiatuta, kolektiboki eta banaka palanka izateko, gure gobernuak jardutera bultzatuko dituen inflexio puntu sozial bat sortzen lagunduko duena.

NOLA PARTE HAR DEZAKET?

  1. rakurri eta sinatu MANIFESTUA hemen
  2. Partekatu zure ikerketak eta baliabide didaktikoak hemen
  3. Lagundu crowdfunding-ean egon daitezkeen isunei aurre egitek
  4. Sartu Zientzialarien Matxinadan INKESTA hau betez